2014/10/24

2.SAIO PRAKTIKOA, URRIAK 17



Gaur, urriak 17, bigarren saio praktikoa izan dugu. Norberaren  Bloga diseinatzen hasi gara, batzuk ez genekien Blog-ei buruz ezer ere ez, baina aurreko klasean irakasleak emandako azalpenak direla eta ideiak hartzen hasi gara.

Alaitzek sortutako "KILIKATIK" bloga eta bertan eskegita dauden beste blog-ak, eredutzat hartu ditugu  bakoitzaren Blog- a diseinatzen hasteko.

Lehendabizi, Gmail-en kontuaren bidez, Bloga sortzeko aukera dago. Pausu hau eginda izan dudanean,  izena ipini diot eta diseinatzen hasi naiz. Diseinatzerako orduan, argazkiak eta fondoaren koloreak ipini ditut eta Alaitzek etiketak ipintzen erakutsi digu, modu honetan, Blog-a ordenatuago geratzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario