2014/10/23

2.SAIO TEORIKOA, URRIAK 23

Kaixo guztioi! Gaur greba eguna izan denez, oso jende gutxi bildu gara bai saio teorikoan zein praktikoan. Irakasleak materiarekin ezin zuenez jarraitu, progamatik kanpo klase bat eman du, bakoitzak zituen zalantzak argitzen egon gara eta lauhilabete honetan zehar egingo dugunari buruz hitz egiten egon gara. Ildo beretik, egingo dugun proiektu berriaren aurkezpentxo bat egin du: 4 talde sortuko ditugu eta talde hauek beste taldeei azaldu behar izango die zeren inguruan egingo den lan. Hasiera batean, nahiko galduta ikusi naiz, irakasleak aurkeztutako proiektua nahiko zaila delako, baina denborarekin eta patsadaz, proiektu hau egiteko kapaz ikusten dut nire burua!

No hay comentarios:

Publicar un comentario