2014/11/21

SAIO PRAKTIKOA: AZAROAK 21


OSTIRALA, OSTIRALA, OSTIRALA......!!!!!!!

Gaurko saio praktikoa oso arin pasatu zait. oso interesgarria iruditu zaidan bideo bat ikusi dugu: " SUGATA MITRA Y SUS NUEVOS EXPERIMENTOS EN AUTOAPRENDIZAJE". 

Sugata Mitrak, bideo honekin erakutsi nahi izan duena, hezkuntzan , teknologia berrien erabilpena munduko leku ezberdinetan izan da. Modu honetan, ikusi ahal izan dugu zein nolako aldaera dagoen ordenagailuak erabiltzen dituzten umeen eta erabiltzen ez dituzten umeen emaitzak. 

Bestalde, Alaitz pixka bat haserretuta etorri da klasera, eta gure jarreraren inguruan pentsatzeko esan digu, puntualitatearen eta asistentziaren inguruan.  Egia esan, ez nago guztiz ados berak esandoarekin, norberak jakingo du zer nolako erabakiak hartzen dituen bere bizitzan eta  klasean sartzen ez diren orduak, beste nonon sartu beharko dira.

Klasearekin bukatzeko, irakasleak, irakaslegoaren arazoen inguruko kritika bat irakurri digu  eta bakoitzak honen ostean testuaren inguruan burura etortzen zitzaigun hitz bat esan behar izan dugu, nire hitza, ERRESPETUA izan da. 






No hay comentarios:

Publicar un comentario