2014/11/28

SAIO PRAKTIKOA: AZAROAK 27 ETA 28

Aste honetako bi saio praktikoak elkarrekin egitea erabaki dut, denboraz nahiko larri nabilelako.

 Praktika hauetan, Sites-a amaitzeari ekin diogu, bi astebete barru aurkezpenak ditugulako, beraz, jotake ibili gara dena polito eta dotore jarri arte.

Hau amaitu dugunean, zer nolako aurkezpenak egingo ditugun pentsatzen hasi gara. Egia esan, lehenengo momentutik nahiko galduta ikusi gara eta bi aurkezpen desberdin egiteko ez geneukan baliabide nahikorik. Izan ere, gure Xabik, ideia super interesgarri bat izan du eta hau prestatzen ematen ditugu bi saio hauek.

Bestalde, irakasleak emandako ideiak eta argibideak ondo datorkigu hauek prestatu ahal izateko. Biharko egunari dagokionez, ez dugu klaserik izango , baina denboraz nahiko txarto gabiltzala ikusita, hurrengo asteko eguenean klasea izatea erabaki du irakasleak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario