2014/11/27

6.SAIO TEORIKOA: AZAROAK 27






Gaur, dokumentatzaile lanarekin jarraitu dugu eta geratzen zitzaizkigun beste 3 taldeen aurkezpenak dokumentatu ditugu.

Lehenengo taldeak, " Powtonn" programa erabili dute konpetentzia digitalei buruzko aurkezpena egiteko. " Powtoon"-a ezezaguna egiten zitzaidan programa izan da, egia esan, mota hauteako aurkezpenak egiteko beste baliabide bat da, modu interesgarri eta entretenigarri batean eta horrek jendearen arreta erakarri du.
 
Oso ondo moldatu dira programa berri hau erabiltzerako orduan, aurreko taldeak egin duen bezala, nabaritu da gure praktika klaseetan ez dugula horrelakorik egiten ikasi eta beste motatako baliabideak erabiltzen ditugula aurkezpenak egin nahi ditugunean. Hori dela eta, Alaitz harritu egin da zer nolako erraztasuna duten ikustean programa berri hau erabiltzerakoan, eta zelan erabili duten hainbeste taldek.

Hurrengo taldea ere powtoon bat prestatu du , IKT-en inguruan. Aplikazio honekin, marrazkiak eta agertuko diren gauzak aukeratu daitezke eta baita ere jarriko den testua zein momentutan eta abiaduran agertuko den. Beraz, honek askatasuna ematen dizu aurkezpena nahi duzun moduan egiteko. Bestalde, ez dago ahotsik, hau da, dagoen bakarra jarri duten musika eta idatzita dagoena da, honek ikusleen arreta jasotzen du azaltzen ari direna jakin nahi badugu irakurtzea besterik ez dugulako.


Honekin, guri egokitu zaizkigun aurkezpenekin amaitu dugu eta orain gure lanari ekin behar digou JO-TA-KE! 

POWTOON PROGRAMAREN ERABILPENA








No hay comentarios:

Publicar un comentario