2014/11/20

5.SAIO TEORIKOA: AZAROAK 20

Gaurko saio teorikoan, aurkezpenekin jarraitu dugu.

Aurreko astean bezala, dokumentatzaileak adi egon behar dira, beraien lanari hasiera eman diotelako. Gaurko aurkezpenetan, bi gai ezberdin jorratu dira, gizarte pantaila-anitzak eta Web 2.0 eta berriz ere, klaseko 6 taldeek parte hartu dute. Jorratu egin den lehenengo gaia, hau da, gizarte pantaila-anitzak oso interesgarria eta baliagarria iruditu zait. Izan ere, gaur egungo gizartean gertatzen dena islatzen du. Taldeek emandako azalpenak oso argiak izan dira eta nahiko lasai azaldu dituzte beraien buruak. 

Bestalde, hurrengo taldekoek IKTen lanketa eskolan azaldu dute. Hauek, aurkezpena egiterako orduan, beste baliabide batzuk erabili dituzte, power-pointa alde batera utzita. Bideo baten bidez, guztion arreta erakartzea lortu dute.

Hurrengo taldea web 2.0 inguruan aritu da. Gaur egun, WEB 2.0 eskoletan gero eta presentzia gehiago du eta hauek ere, bideo baten bitartez transmititu digute lortutako informazioa.

Azkenik, gure lana ekiten hasi gara, gaurko aurkezpenekin bukatzeko, klaseko bi taldeek , konpetentzia digitala eta informazionala eskolan landu dute. Erabili dituzten baliabideak Prezzi bat izan da, audioa erabili beharra. Oso aurkezpen entretenigarria eta gai oso interesantea dela deritzogu. Azkenean proposatu dituzten galderak, honen inguruan pentsatzeko ekarri dute, baina ez bakarrik guk horren inguruan pentsatzeko, baizik eta klasean gauzen guztiak pentsatzeko.


 Egia esan, honen inguruan klasean eztabaida bat izatea ondo legoke, baina denbora falta dela eta ezin izan dugu egin. Gu dokumentatzaileak izanda, jakinda gai honen zailtasunak, eskertzen diegu egindako lana, ondoren guk landu behar duguna errazago lantzeko aukera izango baitugu.

 Hurrengo saio teorikoan, Dokumentatzaielak jarraitzen izango gara, patxadaz eta gogotsu!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario